
| jugaia.com |
Os ofrecemos ideas para trabajar las rutinas con los niños y niñas.
A través de éstas aprenden normas, valores, conocimientos y costumbres. Son actividades que se repiten en el tiempo; diariamente, semanalmente o en momentos más concretos ( al lavarse las manos, al ducharse...) y dan seguridad a los niños y niñas.
GORPUTZA LANTZEKO IDEIAK ETA ERRUTINAK
Xalala riki riki abestia
Txiki txiki txikia abestia
gorputzeko atalak lantzeko bideoa
Errutina moduan, dutxara joaten denean landu ahal dituzue.
Arropa kentzean edo dutxatik ateratzean ondo legoke atalen izenak gogoratzea eta aipatzea non dauden (ad: eskuak-ezkerreko eta eskuineko besoen amaieran , lepoa- burua eta enborraren artean...), zenbat daude, zertarako balio duen,
Nahi izanez gero ezberdindu ditzakezue atalak eta artikulazioak. Sorbalda, ukondoa, eskumuturra, gerria, aldaka, belauna eta orkatila landu ditzakezue. Artikulazioak gorputz atalak mugitzeko behar ditugu. Hizkuntza-egitura hau landu ahal duzue:
.....(artikulazioaren izena)...... artikulazioa.........(goprutz-atala)......mugitzeko behar dugu.
Ad: Orkatila artikulazioa oina mugitzeko behar dugu.
Como rutina, podéis practicarlos cuando vayáis a la ducha.
Al quitarse la ropa o salir de la ducha, es bueno recordar los nombres de las partes y mencionar dónde están (por ejemplo: manos- donde terminan los brazos izquierdo y derecho, brazo- entre el cuello y el tronco...), cuántas hay, para qué sirven...
Puede diferenciar entre partes del cuerpo y articulaciones si lo deseáis. Podéis practicar hombro, codo, muñeca, cintura, caderas, rodilla y tobillo. Necesitamos articulaciones para mover partes del cuerpo. Os proponemos trabajar la siguiente estructura del lenguaje:
.......(nombre de la articulación)....... artikulazioa .........(una parte del cuerpo)......mugitzeko behar dugu.
Necesitamos la articulacion...(nombre)... para mover ...(parte del cuerpo)...
Masajea ematen ere atalak landu ahal dira. Bideo bat uzten dizuegu baina gorputzeko edozein atalean eman dezakezue masajea. Krema edo gorputzerako olioa erabiliz gero, goxoagoa izango da. Oso erreza da, umeek ezagutzen dute eta gainera zuen arteko harremana estutu egingo da. Masajea ematen duzuen bitartean aipatu gorputz atalak edota artikulazioak.
Los masajes también sirven para trabajar las partes del cuerpo.Os dejamos un vídeo, pero podéis masajear cualquier parte del cuerpo. Si se usa crema o aceite corporal, es más agradable. Es muy fácil, los niños y niñas conocen la dinámica y además, la relación entre vosotros/as será más estrecha. Mencionad las partes del cuerpo y/o las articulaciones mientras realizáis el masaje.
kax kax oskola abestia masajerako
EGUNEROKOAK/DIARIAS
Egunero, ahal bada goizean hobeto, egutegia aztertzea gomendatzen dizuegu. Ozenki esan behardu zein hilabetean gauden, asteko eguna eta zenbakia.
Guk eskolan markatu egiten dugu egutegian.
Ondoan, nahi izanez gero, eguraldiaren ikurra margo dezakete (eguzkia, hodeiak, euria...)
Gauza arruntak zenbatzea; gosarirako gailetak, fruten zatiak, zenbat plater jarri behar dira mahaian guztiak bazkaltzeko..., eta bururatzen zaizkizun gauza guztiak.
Zenbatu dezakezue aurrera eta atzera.
Galtzerdi garbiak bikoteka jarri, leku bakoitzean goilarak eta sardexkak gordetzea... "asko,gutxi, guztiak, ezer ez" kontzeptuak lantzea.
Menuaren 1., 2. platera eta postrea aipatu eta idazten saiatu. Kopiaketa ere erabil dezakezue. Helburua ez da ondo egitea, baizik eta ohitura izatea eta idazketa esanguratsua dela barneratzea. Umeek lagundu dezakete ere erosketarako zerrendan produktuak apuntatzen... Erroreak ikasteko abiapuntua izan ahal da.
Bakoitza bere mailan, marrazkiak egiten dituztenean, oso ondo legoke bere izena idaztea, gelan egiten dugun moduan.
Batzuk laguntza beharko dute fonemak markatzen. Gogoratu guk ez ditugula letren izenak erabiltzen "ene, jota, erre...", baizik eta bere soinuak "nnn, jjjj, rrrr.." eta keinu batzuk erabiltzen ditugula horiek barneratzeko.
LOTURA JARRI DUGU ZUEK EZAGUTZEKO ETA UMEAK BIRPASATZEKO.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina